167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

134C/2022 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Gurutze Gorriaren Nafarroako Probintzia Batzarra enpresaren Nafarroako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Gurutze Gorriaren Nafarroako Probintzia Batzarra enpresaren Nafarroako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31102012012022), erregistro honetan 2022ko apirilaren 26an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako ordezkariek (UGT, Grupo de Trabajadores Independientes, ELA eta CC.OO) 2022ko martxoaren 14an izenpetuta eta 2022ko maiatzaren 25ean zuzenduta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Gurutze Gorriaren Nafarroako Probintzia Batzarra enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2209827