167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

Lur-ondasunen gaineko 2022ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2022ko abuztuaren 22tik 2022ko irailaren 30era izanen dela hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2022ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke oharrean azaltzen diren Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko irailaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2022ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2211258