167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Eskualdeko hiri garraioaren tarifak aldi baterako murriztea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2022ko uztailaren 26an egin zuen saioan, 11/2022 Errege Dekretu Legean ezarrita dauden eskakizunen arabera, hitzartu zuen txanpon-tituluei eta aldi baterako tituluei dagozkien tarifen gainean %30eko aldi baterako murrizketa ezartzea. Murrizketa hori 2022ko irailaren 1a eta abenduaren 31 artean aplikatuko da, eta automatikoki luzatuko da, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak laguntza luzatzen badu, balizko luzapen horretan ezar litezkeen baldintzetan.

Murriztu diren eskualdeko hiri garraioko tarifak hauek dira:

TXARTEL EDO TIKET MOTA

Txanpon-tituluak (garraio-txartelaren bidez ordaintzea)

Eguneko tarifa orokorra

0,51

Gaueko tarifa orokorra

0,74

B eta E tarifa bereziak

–65 urtetik gorako pertsonak

–Desgaitasuna duten pertsonak

0,24

C tarifa berezia

–Familia ugarietako kideak

0,36

F tarifa berezia

–Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak

0,12

Linea-aldaketarako tarifa

0,00

Aldi baterako tituluak (garraio-txartelaren bidez ordaintzea)

30 eguneko tarifa orokorra

21,84

30 eguneko J tarifa berezia (gazteak; 30 urte arte, 30 urteak barne)

17,50

30 eguneko C tarifa berezia (familia ugariak)

15,40

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2211039