167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritza delegatzea

Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Mankomunitateko lehendakariak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai hartako edozein kiderengan ere.

Ordezkapen horrek Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa bete behar du.

Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2022ko abuztuaren 22tik abuztuaren 28ra arte, biak barne, eta, beraz,

ERABAKI DUT:

1.–Delegatzea María Teresa Esporrín Las Heras andrearengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen Estatutuen 21. artikuluari lotuta.

2.–Delegatze horrek 2022ko abuztuaren 22tik abuztuaren 28ra izango du eragina.

3.–Erabaki honen berri ematea María Teresa Esporrín Las Heras andreari, eta delegatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 9an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2210941