167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian.
Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2022ko ekainaren 16an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea.

2022ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespena, uztailaren 5ean, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea, eta indarrean jarriko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari (foru dekretu horrek aipatutako legea garatzen du).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onetsi eta 15 eguneko epean, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientearen kopia.

Jendearen esku geldituko da 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea, informaziorako, behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Oloritzen, 2022ko abuztuaren 8an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

ERANSKINA

12. oinarria: Kreditu zabalgarriak

1. Partida zabalgarritzat jotzen dira berariaz atxikitako baliabideekin finantzatutakoak. Zehazki, zabalgarri deklaratzen dira honako hauek:

AURREKONTU-APLIKAZIO ZABALGARRIA

DIRU-SARREREN KONTZEPTUA

1-1510-2269902 Hirigintzako aholkularitza, partikularrak

1-3299002 Hirigintzako tasak, partikularrak

1-1510-60900xx Birpartzelazioa eta urbanizazioa, UE xx

1-7720001 Urbanizazio kuotak

1-1640-2279901 Hileta-zerbitzuak

1-3091001 Hileta-zerbitzuen tasak

1-9200-2270801 Geserlocal, diru-bilketa zerbitzuak

1 3921001 Geserlocal, errekarguak

1-9200-2270802 Geserlocal, zehapen-espedienteak

1-3919001 Geserlocal, isunak eta zehapenak

1-9200-2260202 Partikularren iragarkiak eta argitalpenak

1-3299003 Partikularren iragarkien tasak

1-9200-2500001 Hitzarmena Ogasunarekin, zergak

1-1160000 Gainbalioa

2. Gastua kudeatzen duen administrazio-unitateak emanen dio hasiera kredituak zabaltzeko espedienteari, eta bertan frogatuko da irmoki aitortu direla eskubide gehiago aurreikusitakoak baino, zabaldu nahi den kredituari dagokion sarrera-aurrekontuan, kontu-hartzaileak txostena eman ondoren. Ez badago zehazturik administrazio-unitaterik, kontu-hartzaileak emanen dio hasiera espedienteari.

3. Kredituak zabaltzeko, lehendakariari dagokio espedienteak onestea, haiek eragiten badiote Udalaren aurrekontuari.

4. Kredituak zabaltzeko, lehendakariari dagokio espedienteak onestea, haiek eragiten badiote erakunde autonomoen aurrekontuari.

5. Partida zabalgarriak lotesleak izanen dira, berez, baldin baliabide atxikiekin finantzatzen badira %100. Bestela, lotura kualitatiboa ezartzen da haietarako (kreditua har dezakete zorroko beste partida batzuetatik, baina ez kreditua laga)”.

Iragarkiaren kodea: L2210884