167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2022ko 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2022ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an, 2022ko 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).

2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 3/2022 espedientea. Aparteko kreditu bat da, 400.000,00 eurokoa, Caralogroño kalea berrurbanizatzeko obrak egikaritzeko, eta finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez.

2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 4/2022 espedientea. Kreditu-gehigarri bat da, 12.000,00 eurokoa, zerbitzu anitzetako ibilgailu elektriko bat erosteko, eta finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez.

2022ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 5/2022 espedientea. Kreditu-gehigarri bat da, 125.000,00 eurokoa, Mendabiako katastroko 263., 264,. 1692., 1823. eta 2130. lurzatiak erosteko, eta finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez.

Mendabian, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2211091