167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Enkante publikoa, laborantzako herri-lurretako aprobetxamendurako

Los Arcosko Udalak erabaki du ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea, adjudikatzeko laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioan libre gelditu den herri-lurzatien lote bat, herritarren arteko edozein adjudikazio motaren bidez. Enkante horren adjudikazioaren epea urtebetekoa da, eta luzagarria herritarrendako aprobetxamenduak bukatu arte.

Lehen enkantea udaleko osoko bilkuren aretoan eginen da goizeko 9:30ean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta araudiak ezartzen duen hamabost eguneko epea iraganik.

Enkante hori arautzen duen baldintza-agiria udal bulegoetan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2210886