167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Udal ordenantza, azeriak harrapatzeko laguntzak arautzen duena. Hasierako onespena

Lesakako Udalbatzak, 2022ko abuztuaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea azeriak harrapatzeko laguntzak arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2210887