167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian.
Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2022ko ekainaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, aldatzeko 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria.

2022ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespena, uztailaren 19an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea, eta indarrean jarriko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari (foru dekretu horrek aipatutako legea garatzen du).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onetsi eta 15 eguneko epean, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientearen kopia.

Jendearen esku geldituko da 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea, informazio-ondorioetarako, behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Garinoainen, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

ERANSKINA.–12. OINARRIA

Kreditu zabalgarriak

1. Partida zabalgarritzat jotzen dira berariaz atxikitako baliabideekin finantzatutakoak. Zehazki, zabalgarri deklaratzen dira honako hauek:

AURREKONTU-APLIKAZIO ZABALGARRIA

DIRU-SARREREN KONTZEPTUA

1-1510-2269902 - Hirigintzako aholkularitza partikularrak

1-3299002 - Hirigintzako tasa partikularrak

1-1510-60900xx - Birpartzelazioa eta urbanizazioa, UE xx unitatean

1-7720001 - Urbanizazio kuotak

1-1640-2279901 - Hileta-zerbitzuak

1-3091001 - Hileta-zerbitzuen tasak

1-9200-2270801 - Geserlocal, diru-bilketa zerbitzuak

1 3921001 - Geserlocal, errekarguak

1-9200-2270801 - Geserlocal, zehapen-espedienteak

1-3919002 - Geserlocal, isunak eta zehapenak

1-9200-22602xx - Partikularren iragarkiak eta argitalpenak

1-3299003 - Partikularren iragarkien tasak

1-9200-2500001 - Hitzarmena Ogasunarekin, zergak

1-1160000 - Gainbalioa

2-3261-2200101 - Musika-hizkuntzako liburuak

2-3600001 - Musika-hizkuntzako liburuak

3-3231-2210001 Haur-eskolako elektrizitatea

3-3890001 Amatxiko horniduren itzulketa

3-3231-2210101 Haur-eskolako ura eta zaborra

3-3231-2210201 Haur-eskolako berogailua

2. Gastua kudeatzen duen administrazio-unitateak emanen dio hasiera kredituak zabaltzeko espedienteari, eta bertan frogatuko da irmoki aitortu direla eskubide gehiago aurreikusitakoak baino, zabaldu nahi den kredituari dagokion sarreren aurrekontuan, kontu-hartzaileak txostena eman ondoren. Administrazio-unitate zehatzik ez badago, esku-hartzailetza izanen da espedienteari hasiera emanen diona.

3. Kredituak zabaltzeko, presidentziari dagokio espedienteak onestea, haiek eragiten badiote Udalaren aurrekontuari.

4. Kredituak zabaltzeko, presidentziari dagokio espedienteak onestea, haiek eragiten badiote erakunde autonomoen aurrekontuari.

5. Partida zabalgarriak lotesleak izanen dira, berez, baldin baliabide atxikiekin finantzatzen badira %100ean. Bestela, haientzat lotura kualitatiboa ezartzen da (poltsako beste aplikazio batzuetatik har dezakete kreditua, baina ez laga)”.

Iragarkiaren kodea: L2211094