167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Artelanetarako biltegia eta esku-hartze artistikoa duten botilen botilategia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

–Jarduera sailkatuak: Ingurumenean Eragina duten Jarduerei buruzko Foru Legearen 3. eranskina.

–Jarduera: artelanetarako biltegia eta esku-hartze artistikoa duten botilen botilategia.

–Sustatzailea: Bodegas Otazu SAU.

–Tokia: 5. lurzatia, 3. poligonoa, Etxauri.

Etxaurin, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2211077