167. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2022ko abuztuaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten bada, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, ordenantzaren behin betiko onespena. Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2210852