166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Sakanako Mankomunitatearen Estatutuen 23. artikuluarekin bat etorriz, Mankomunitateko burutzak bere eskudantzia orokorrak eskuordetu ahal izanen dizkio Gobernu Batzorde Iraunkorrari, kide anitzeko organo gisa, bai eta batzordeko edozein kideri ere.

Ordezkapen horrek bete behar ditu baldintza batzuk, ezartzen direnak azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Mankomunitateko burua kanpoan egonen denez 2022ko abuztuaren 22tik irailaren 5era.

EBAZTEN DUT:

1. Mankomunitateko buruari dagozkion eskudantziak eskuordetzea Patxi Xabier Razkin Sagastibeltzari, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 22. artikuluan, Mankomunitatearen Estatutuen 23. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

2. Eskuordetzeak ondorioak izanen ditu 2022ko abuztuaren 22tik hasita.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Patxi Xabier Razkin Sagastibeltzari, eta eskuordetze hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2022ko abuztuaren 5ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2210781