166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2022ko ekainaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Corellan, 2022ko abuztuaren 9an.–Mankomunitateko lehendakaria, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2210985