166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2022ko abuztuaren 8ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, A mailako kontu-hartzailearen lanpostu bat sortzeko.

Onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuarekin.

Erreklamaziorik edo alegaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Valtierran, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2211127