166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen Puiuko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2022ko abuztuaren 8ko 2022-0112 Ebazpenaren bidez, Aitor Fernández Onieva zinegotzia eskuordetu duela ezkontza zibil bat egiteko, udaletxe honetan 2022ko irailaren 24an izatekoa dena hain zuzen ere. Hori guztia, bete beharrez xedatzen dena urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Puiun, 2022ko abuztuaren 8an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2210853