166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Ekitaldi itxietako eskubide eta betebeharren bajaren espedientea, preskripzioagatik. Behin betiko onespena

2022ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an, ekitaldi itxietako zenbait eskubide eta betebeharren bajaren espedientea hasiera batez onesteko erabakia. Eskubide eta betebehar horiek kobratu gabe zeuden eta preskripzioagatik ematen zaie baja. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsi da, Osoko Bilkuraren aipatu erabakian jasotzen denez.

Ediktu honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara: a) berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; b) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; c) gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oloritzen, 2022ko abuztuaren 8an.–Alkatea, José María Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2210832