166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, guztien adostasunarekin, espediente bat Noain Elortzibarko Udalaren 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko.

Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Noain Elortzibarren, 2022ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2211047