166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkateordeen izendapena

Udal honetako Alkatetzak, gaurko egunean, ondotik hitzez hitz heldu den dekretua eman du:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan aurreikusiari jarraikiz, beharrezkoa delarik alkateordeak izendatzea,

Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/86 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz,

Honako hau ebatzi dut:

1.–Honako zinegotzi hau bigarren alkateorde izendatzea:

Josu Oreja Arratibel jauna.

2.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, izendatuari dagokio Alkatetza honen ordezko izatea egiteko guztietan, izendapen hurrenkeraren arabera, kargua hutsik edo alkatea kanpoan edo eri dagoenean, aldez aurretik eskuordeturik.

3.–Ebazpena izendatuari jakinaraztea, kargua onartzen ote duen azal dezan.

4.–Aipatutako izendapenaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

5.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

6.–Izendapenak indarra hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mugiron (Larraun), 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2211202