166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORRITIKO KONTZEJUA

Administrazio klausulen agiria, arautuko duena NA-10524 matrikuladun barrutiko uso ehizarako postuen enkantea,
2022ko denboraldirako

Lehenbizikoa.–Enkantean jarriko da uso migratzailearen ehiza aprobetxamendua, 2tik 19ra bitarteko postuena, biak barne. Gorritiko kontzeju-mugartean daude, NA-10524 matrikuladun ehiza-barrutian, eta haren titularra Lekunberriko Udala da.

Bigarrena.–Baldintza hauek interpretatuko dira jarraikiz Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Legean eta haren Erregelamenduan jasotako ehiza-barrutiei buruzko baldintzei, baita Nafarroako Gobernuak emandako xedapenei ere.

Hirugarrena.–Enkantea 2022ko irailaren 10ean eginen da, larunbatarekin, eguerdiko 12etan, Gorritiko kontzeju-aretoan, aldez aurretik iragarkia jarrita Kontratazio Atarian, prentsan eta Lekunberriko Udalaren eta Gorritiko Kontzejuaren iragarki-tauletan.

Laugarrena.–Enkatearen ondorioetarako, enkantean jarriko diren 18 postuetako bakoitza lote independentetzat joko da, eta honako hau izanen da hasierako prezioa:

POSTU ZK.

HASIERAKO PREZIOA, BEZik GABE

2. POSTUA

2.427,00 euro

3. POSTUA

1.735,00 euro

4. POSTUA

743,00 euro

5. POSTUA

1021,00 euro

6. POSTUA

1.734,00 euro

7. POSTUA

2.772,00 euro

8. POSTUA

2.078,00 euro

9. POSTUA

4.156,00 euro

10. POSTUA

4.854,00 euro

11. POSTUA

2.772,00 euro

12. POSTUA

2.078,00 euro

13. POSTUA

1.247,00 euro

14. POSTUA

1.734,00 euro

15. POSTUA

1.942,00 euro

16. POSTUA

1.942,00 euro

17. POSTUA

1.621,00 euro

18. POSTUA

323,00 euro

19. POSTUA

323,00 euro

Ez dira onartuko hasierako preziotik beherako posturak. Errematearen prezioari indarrean dagoen BEZa aplikatuko zaio errematearen unean.

Bosgarrena.–Uso migratzailearen ehiza aprobetxamendurako epea, enkanteko postuei dagokienez, 2022ko denboraldia izanen da, eta ehiza denboraldi hori bat etorriko da Nafarroako Ehiza-debekualdiei buruzko Foru Aginduak 2022ko usoen ehiza-denboraldirako ezarritako epe balioduneko egunekin.

Betiere, COVID-19aren pandemiaren egungo egoeran, bete beharko dira segurtasun eta higiene arauak, eta erabilera eta aforo murrizketak; kartelak jarriko dira horretarako. Adjudikaziodunen erantzukizuna izanen da txabola behar bezala erabiltzea, erabilitako altzariak eta materiala desinfektatzea eta, oro har, arauak betetzea.

Seigarrena.–Enkantea ahozko posturen prozedura erabiliz eginen da, eta gora jotzeko posturak, halakorik badago, 60 eurokoak izanen dira bakoitza. Posturagile onenari adjudikatuko zaio behin-behinekoz, eta horrek 150 euro utziko ditu Gorritiko Kontzejuaren gordailuzaintzan, findantzatako; dagokion ordainagiria emanen zaio.

Zazpigarrena.–Behin-behineko adjudikazioaren emaitzak sesta emateko epea iragan beharko du, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluarekin, zeina aldatu baitzuen otsailaren 14ko 1/2007 Foru Legeak. Epea igaro eta hobetzeko eskaintzarik egin ez bada, behin-behineko adjudikazioak zuzenean behin betikoak bilakatuko dira.

Behin-behinean adjudikatutako postuetako baten prezioa sesta emanda hobetzen badu inork, hobetzeko ekintza berean utzi beharko du Gorritiko Kontzejuaren gordailuzaintzan, findantza gisa, behin-behineko adjudikazioaren prezioaren seiren bati dagokion zenbatekoa, eta berriz enkantean jarriko da hobetutako postua; hasierako prezio berria izanen da sesta ematearen ondotik lortutako zenbatekoa, eta berriz ere enkantea eginen da 2022ko irailaren 17an, larunbatarekin, eguerdiko 12etan, Gorritiko kontzeju-aretoan.

Zortzigarrena.–Lehenengo enkantean eman gabe gelditzen diren postuak berriz ere enkantean jarriko dira, %10 merkeago, 2022ko irailaren 17an, larunbatarekin, eginen den enkantean, Gorritiko kontzeju-aretoan, zeina eginen baita sesta emanda hobetu diren postuen enkantearen ondoren. Bigarren enkante horren ondotik postuak eman gabe gelditzen badira erabakiko da beste enkanterik eginen den ala ez.

Bederatzigarrena.–Enkantean jarritako postuetako baten behin betiko adjudikaziodunak Gorritiko Kontzejuaren kontu zenbakian ordaindu beharko du errematearen zenbatekoa, dagokion BEZa gehituta, gehienez ere irailaren 17ko enkantetik hasita astebeteko epean. Ezin izanen du ehizatu ordaindu arte. Halaber, postuetako baten behin betiko adjudikaziodunak uko egiten badio adjudikazioari, galdu eginen du utzitako fidantza, bai eta errematearen guztizko zenbatekoa ere.

Hamargarrena.–Postuak eraikiko dira Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako tokietan, zehatz-mehatz.

Adjudikaziodunak egokitu egin beharko du adjudikatu zaion postua.

Hamaikagarrena.–Postu bakoitzean soilik hiru ehiztari egoten ahalko dira, Ehizaren Erregelamenduak eta Nafarroako Gobernuak ehiza-modalitate honetarako ezarritako arauek ahalbidetzen duten bitartean, eta debekatuta dago postu horietan pertsona gehiago egotea.

Hamabigarrena.–Erabat debekatuta dago postuetatik kanpo ehizatzea, baita horietatik armekin ateratzea, eta zuhaitzetan edo lurrean beste postu batzuk eraikitzea ere.

Hamahirugarrena.–Plegu honetako baldintzak betetzen ez badira adjudikazioa galduko da, baita errematearen prezioa ere.

Hamalaugarrena.–Erregelamendu honetan ezarri gabeko orotan jarraituko zaio Ehizari buruzko Legeari eta Toki Administraziorako Erregelamenduari.

Hamabosgarrena.–Betiere, COVID-19aren pandemiaren egungo egoeran, bete beharko dira segurtasun eta higiene arauak, baita erabilera eta aforo murrizketak ere; kartelak jarriko dira horretarako. Adjudikaziodunen erantzukizuna izanen da txabola behar bezala erabiltzea, erabilitako altzariak eta materiala desinfektatzea eta, oro har, arauak betetzea.

Gorritin, 2022ko uztailaren 27an.–Kontzejuko burua, Imanol Perez Sagastibelza.

Iragarkiaren kodea: L2210439