166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza, kanpoan egoteagatik

Goizuetako Udaleko alkate udalburuak, 2022ko abuztuaren 8an ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren 2022ko abuztuaren 20tik 31ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateetako Organizazio, Funtzionamentu eta erregimen juridikoa arautzen duen erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabaera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Imanol Legarreta Narbarte bigarren alkateordearen esku uztea, nire ausentzian ordezkatu nazan aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Goizuetan, 2022ko abuztuaren 8an.–Alkatea,Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2211074