166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2022ko abuztuaren 11n, Alkatetzak 2022-0089 Ebazpena eman zuen, eduki honekin:

“Aurreikuspenen arabera, Garinoaingo udal-mugartetik kanpo egonen naiz 2022ko abuztuaren 15etik 22ra arte.

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),

EBAZTEN DUT

Lehena.–Virginia Ruiz Pe Garinoaingo Udaleko alkateordeari eskuordetzea Alkatetzaren eginkizun guztiak, 2022ko abuztuaren 15etik 22ra, tarte horretan alkatea udalerritik kanpo egonen baita.

Bigarrena.–Eskuordetzeak barne hartzen ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, eta orobat administrazio prozedurak ebazteko ahalmena hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez.

Hirugarrena–Organo ordezkariak epe horretan egiten duen kudeaketaren eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, aurreikusten den bezala Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra izan dezan, organo ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez emantzat joko da baldin eta udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunera.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta haren edukiaren berri emanen zaio Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen honetan ezarri ez den guztian zuzenean aplikatuko da agintzen dena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez), ordezkaritza dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez”.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garinoainen, 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2211093