166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan kokatzeari buruzkoa.

Horren ondorioz, 2022ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11n, 2022ko plantilla organikoaren aldaketaren hasierako onespena. Ez denez alegaziorik aurkeztu, amortizatu egin da kontu-hartzailearen lanpostua B mailan, eta A mailan sartu da.

Cadreitan, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2211124