166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 893. Ebazpena eman zuen 2022ko abuztuaren 9an. Hona hemen testua:

“Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2022ko abuztuaren 19tik 30era, biak barne, kontuan harturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez

EBAZTEN DUT:

1. Ander Carrascón Erice lehen alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2022ko abuztuaren 19tik 30era, biak barne.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea”.

Burlatan, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2210944