166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2022ko uztailaren 14an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Arroitzen, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2210828