166. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatearen eskuordetza, kanpoan egoteagatik

Aranoko Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 13an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

2022ko uztailaren 15etik 22ra bitartean herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoa arautzen dituen Erreglamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,

Erabaki dut:

1. Alkate gisa ditudan eskumen guztiak Xabier Cueto Martin alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Aranon, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2211076