165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1482/2022 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Aranzazu Pérez Moriones andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2022ko martxoaren 28an emandako 675/2022 Ebazpenaren bidez, deia egin zen unibertsitateko irakasle titularren irakaskidegoko 2087 zenbakiko lanpostua betetzeko lehiaketarako, bat etorriz irakasleen mugikortasunari buruz Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 63. artikuluan xedatutakoarekin. Lanpostu hori Zuzenbide Saileko Merkataritzako Zuzenbidea izeneko jakintza-arlokoa da.

Ikusirik lehiaketa ebazteko batzordeak Aranzazu Pérez Moriones andrearen aldeko proposamena egin zuela 2022ko ekainaren 17an.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aranzazu Pérez Moriones andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua Merkataritzako Zuzenbidea jakintza-arlokoa da, 2087 zenbakia du eta Zuzenbide Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko uztailaren 29an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2210733