165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, industria-lurzoruaren eremuan (UI-1 eta S-4). Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2022ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Honako hau ezartzen du xedapen-zatiak:

1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoru industrialaren eremuan (UI-1 eta S-4), Udalak ofizioz sustatua, behin betiko onespen-dokumentuan emandako idazketarekin.

2. Behin betiko onespen erabakia eta ezartzen duen araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

3. Erabakia helaraztea Renolit Hispania SAri eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, eta behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat bidaltzea.

Villatuertan, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210888