165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, zaurgarritasun egoeran dauen emakumeendako prestakuntza-programa laguntzeko (Next Generation funtsekin finantzatua). Laburpena

DDBN (Identif.): 644232.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/644232).

Deialdi honek arautzen du genero-indarkeriaren edo salerosketa eta sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeendako prestakuntza-programan sartzeko hautatutako sei emakume ikasleei bekak emateko prozesua 2022. urtean (aurrerantzean, prestakuntza-ikastaroa).

Programa horretan parte hartzen duten sei emakumeek beka bat jasotzen ahalko dute bertaratzeagatik abuztuaren 19ko TES/897/2021 Aginduan jasotakoarekin bat.

Iruñean, 2022ko ekainaren 23an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2211194