165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, community manager lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko abuztuaren 4an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako community manager lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2021eko ekainaren 7ko erabakiak onetsi eta 2021eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ekoan, argitaratuko deialdiarekin bat egin baita, eta bat etorrita hautaketa Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, ERABAKITZEN DA Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea community manager lanposturako: Carlos Merino Nogal, 105300-1 plaza-zenbakia.

Interesdunak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Gobernu Batzarreko idazkaria, María Echávarri Miñano.

Iragarkiaren kodea: L2210858