165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

140E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Lesakako Udal Planaren 31. artikuluaren aldaketa, helburu duena lurzoru urbanizaezinean nekazaritzarako eta abeltzaintzarako eraikinak ezartzeko baldintza orokorrak malgutzea. Aldaketaren sustatzailea Lesakako Udala da.

Lesakako Udalak idazpuruan azaltzen den hirigintza-tresna aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen helburua da Lesakako hirigintza-plangintzaren araudiaren 31. artikulua aldatzea, lurzoru urbanizaezinean nekazaritzarako eta abeltzaintzarako eraikinak ezartzeko baldintza orokorrak malgutzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 430E/2022 Ebazpenaren bidez, espedientearen gaineko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, eta adierazi zen aldaketak ez duela eragin nabarmenik ingurumenaren gainean, baldin eta etxola, estalpe eta bordetarako gehieneko azalera ezabatzen bada. Ebazpen hori 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16koan.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko txostena ere, zeinak ingurumen arloko ebazpena betetzea justifikatzen baitu, bidezkotzat jotzen da aldaketa behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Lesakako Udal Planaren 31. artikuluaren aldaketa, helburu duena lurzoru urbanizaezinean nekazaritzarako eta abeltzaintzarako eraikinak ezartzeko baldintza orokorrak malgutzea. Aldaketaren sustatzailea Lesakako Udala da.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Lesakako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 28an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2210499