165. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

198/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 3koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Amaya Sesma Vallés andrea Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuko Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Zerbitzu hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusikoa da.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Amaya Sesma Vallés andrea izendatzea, bitarte baterako, Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuko Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboko Ataleko buru, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren barruan. Izendapen horrek 2022ko abuztuaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzura, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 3an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2210720