164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2021/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita 238/2022 prozedura arruntean gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea. Errekurtso hori Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoak jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, apirilaren 13ko 29/2022 Foru Dekretuaren aurka (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzekoa, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko).

Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, apirilaren 13ko 29/2022 Foru Dekretuaren aurka (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzekoa, atal, bulego eta unitate parekatu batzuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio-espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea (238/2022 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2211042