164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

48/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena honako proiektu hau: “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 8ko 7/2022 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen honako proiektu hau: “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan”. Halaber, haren bidez, proiektua jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea honako proiektu hau: “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan”. Aurrekontua 886.346,07 eurokoa da (BEZa barne).

2. Ebaztea ondotik aipatzen den proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan”.

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

4. Dei egitea “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2022ko urriaren 6an Baztango udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

7. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

8. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

9. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko uztailaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

“OINEZKOEN PASABIDEA ERAIKITZEKO PROIEKTUA, N-121-B ERREPIDEKO 48+200 KILOMETRO PUNTUAN, BAZTANGO UDAL-MUGARTEAN, NAFARROAN”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA

AZALERA

DESJ. m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BAZ-01

Idoate Iribarren, Juan Bautista

37

15

90D

Belardia

Idoate Irigoyen, Ignacio

BAZ-02

Almandoz Ilzauspe, Francisco

160

15

305A

Belardia

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-03

Almandoz Ilzauspe, Francisco

44

15

305C

Bidea

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-04

Almandoz Ilzauspe, Francisco

47

15

305B

Belardia

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-06

Gortari Santesteban, Cecilio

14

15

308B

Belardia

Obretako behin-behineko bideek, materiala pilatzeko eremuek eta instalazioek ukituko dituzten lurzatiak

FINKA

Zk.

JABEA

ALDI BAT.

OKUP. m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

BAZTANGO UDAL-MUGARTEA

BAZ-01

Idoate Iribarren, Juan Bautista

107

15

90D

Belardia

Idoate Irigoyen, Ignacio

BAZ-02

Almandoz Ilzauspe, Francisco

1.953

15

305A

Belardia

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-04

Almandoz Ilzauspe, Francisco

13

15

305B

Belardia

Irigoyen Aguirre, María Itziar

BAZ-05

Irigoyen Aguirre, María Itziar

18

15

306A

Belardia

BAZ-06

Gortari Santesteban, Cecilio

81

15

308B

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2210431