164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 145/2022 Ebazpena.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da jarraian agertzen diren gora jotzeko errekurtsoak jarri direla Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 145/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

–Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz):

• Sara García Carro.

• Ana Balda Flamarique.

–Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz):

• Ana Balda Flamarique.

–Haur Hezkuntza (gaztelaniaz):

• Ana Balda Flamarique.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko abuztuaren 10ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2211045