164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Hiriberriko 4. poligonoko 87., 88. eta 89. lurzatietan. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko abuztuaren 4ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Hiriberriko 4. poligonoko 87., 88. eta 89. lurzatien eremuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina); orobat, ukitutako jabeei eta Hiriberriko Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Deierrin, 2022ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2210753