164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Xehetasun-azterketa, 1-166 lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko abuztuaren 5eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Javier Ignacio Pérez Herasek idatzia eta Daniel Goy Gurpeguik sustatua, xede duena lerrokadura eta gehieneko okupazio eremu berriak ezartzea 1-166 lurzatian (1-152 eta 1-153 lurzatien elkarketatik sortutako lurzatia da).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ukarren, 2022ko abuztuaren 8an.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2210831