164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PIEDRAMILLERA

Herri-lurraren desafektazioa, 3. poligonoko 1. lurzatian. Hasierako onespena

Piedramillerako Udalak, 2022ko uztailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3. poligonoko 1. lurzatiaren 226,01 m² (Socuenca alderdia) herri-lurren erabileratik desafektatzeko espedientea, akuedukturako karga eta zortasuna ezartzeko, 75,73 metroko luzerarekin eta 3,00 metroko zabalerekin; guztira, 226,01 m²-ko zortasuna eratzen da Jurramendiko Mankomunitatearen alde, burdinurtu nodularreko hodia ezartzeko, 500 mm-ko diametrokoa, Los Arcos eta Elizagorria herrien artean.

Bat etorriz Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoarekin, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Piedramilleran, 2022ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, María Inés Acedo Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2210743