164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko ARZ-3ko XVI/ZN1 eta XIX/ZN6 eremuen birpartzelazioaren behin betiko likidazioaren kontua

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-JUL-22 (3/US).

“Espedientea jendaurrean egoteko aldia iragan da, honako hau hasiera batez onetsi ondoren (JOB, 2022ko maiatzaren 23koa-3/US) “Iruñeko Udal Planeko ARZ-3ko XVI/ZN1 eta XIX/ZN6 eremuen birpartzelazioaren behin betiko likidazioaren kontua”, eta aldi horretan ez da alegaziorik aurkeztu. Hala bada, bat etorrita 2022ko uztailaren 18ko txosten juridikoarekin,

ERABAKITZEN DA:

1.–Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko ARZ-3ko XVI/ZN1 eta XIX/ZN6 eremuen birpartzelazioaren behin betiko likidazioaren kontua, guztira 315.353,51 euro egiten duena.

2.–Erabaki hau igortzea Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzara.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Construcciones San Martín SAri eta Inmobiliaria Navas de Tolosari.

4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2210826