164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

SR-1/AR-1eko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Ledeako Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 27ko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi du Ledeako Udal Planeko SR-1/AR-1eko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, David Sánchez-Casas Arrarasek sustatua, jabe nagusia ordezkatuz.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 162.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da akordio hau, jarduketa-sistemak ukitutako erregistroko jabeentzako banakako jakinarazpena eginik, eta haiei hiru hilabeteko gehieneko epea emanik konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoaren bidez. Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Ledean, 2022ko uztailaren 27an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2210706