164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 574. lurzatian. Hasierako onespena

Larragako Udalak, Alkatetzaren 2022ko uztailaren 26ko 66/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa bat katastroko 2. poligonoko 574. lurzatirako (San Miguel kalea, 15), Basilio Bayona Diazek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Larragan, 2022ko abuzturen 5ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2210805