164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Akerretako 10. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2022ko abuztuaren 9ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Akerretako 10. poligonoko 5. lurzatian, Amaya Malumbres Equisoainek sustatua, lurzati eraikigarri berri bat sortzeko Akerretako 10. poligonoko 5. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2210928