164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana 5. poligonoko 8. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2022ko uztailaren 21ean egin ezohiko osoko bilkuran, 6. puntuan hasiera batez onetsi zuen José Ignacio Jubera Irigoyenek aurkeztutako xehetasun azterlana, Zigako (Baztan) 5. poligonoko 8. lursailari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2022ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2210847