164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako Plan Berezia Gartzaingo Ariztegiko 68. poligonoko 37. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2022ko uztailaren 21ean egin ezohiko osoko bilkuran, 7. akordioan erabaki zuen Gartzaingo Ariztegiko 68. poligonoko 37. lursailean, Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren proiektua hasiera batez onestea, Juan Martin Eliceche Elicechek sustatutakoa.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2022ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2210824