164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arau Subsidiarioen aldaketa, Errozko 6. poligonoko 336. eta 358. lurzatietan. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2022ko uztailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen determinazio egituratzaileak aldatzea Errozko 6. poligonoko 336. eta 358. lurzatietan, Ostagorri SLk sustatuta.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 77. artikuluan xedatuarekin, hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Arakilen, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Oihana Olaverria Jaca.

Iragarkiaren kodea: L2210752