164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa Udal Planean, 1. sektorean. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2022ko abuztuaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Abartzuzako Udal Planeko lurzoru urbanizagarriko 1. sektorean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Abartzuzan, 2022ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2210999