164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, 2022ko lan publikoaren eskaintzaren onespena. Bertan akats bat badela ikusi da.

Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Hartara, egonkortzeko lanpostu hau gehitzen da:

“–Arkitekto teknikoaren lanpostu 1. Maila: B. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahozkoan eta idatzizkoan). Lan-kontratudun finkoa”.

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2022ko abuztuaren 3an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2210871