164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gora jotzeko 22-01474 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 22-01474 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. María Montserrat León Santestebanek jarri du errekurtsoa, Tuterako Udaleko Alkatetzak 2022ko ekainaren 21ean emaniko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ezesten baitzen jarritako berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzak berak 2022ko maiatzaren 23an emaniko ebazpen baten aurka; ebazpen hori, hain zuzen, 2022rako lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa zen.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2210846