164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, barnealdeen garbiketako arduradun lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren abuztuaren 5eko 889/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia bat onetsi zen, barnealdeen garbiketako arduradun lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.

Deialdia eginen da bat etorriz aplikatu beharreko araudian xedatuarekin eta oinarri hauetan ezartzen denarekin:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

Aditzera ematen da deialdia egin dela mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko Burlatako Udalaren zerbitzuko barnealdeen garbiketako arduradun lanpostu bat, plantilla organikoan 5.59 zenbakia duena.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Deialdi hau ondoko arau hauek arautuko dute: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena (II. titulua, VII. kapitulua); Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua (II. titulua, II. kapitulua, 4. atala); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta oinarri hauek.

3.–Lanpostuaren ezaugarriak.

Lanpostuaren titularrak eginkizun hauek beteko ditu, besteak beste:

–Lanak koordinatzea, behar diren aginduak izapidetuz eta berri emanez Obra eta Zerbitzuetako Alorreko buruari eta, behar denean, gainerako zerbitzuetako buruei, bere ardurapeko langileen errendimenduaz, produktibitate-errendimenduez, langile-kontrolaz eta gainerako gorabeherez, bai eta lantokien ikuskapenaz ere. Lan horiek eginen dira Obra eta Zerbitzuetako buruaren aginduetara zuzenean.

–Bere agindupeko langileen lana antolatzea, errendimenduak normalak eta efizienteak izan daitezen, alferrikako nekea saihesturik.

–Lana banatzea eta/edo lan hori egiteko modua aditzera ematea. Gainera, arduratuko da garbiketarako materiala eta tresnak ongi administratzeaz eta ongi erabiltzeaz.

–Eguneroko parteetan jasotzea bere ardurapeko langileen produkzioa eta errendimenduak, bai eta zerbitzuaren kalitatea ere; parte horiek nagusiei helaraziko dizkie eta zerbitzuko langileen inguruko edo beste edonolako gorabeheren berri emanen die.

–Lan-eremuak kontrolatzea, ezagutzea eta koordinatzea: Burlatako ikastetxe publikoak, liburutegia, kultura-etxea, jauregia, oinarrizko gizarte-zerbitzua, ludoteka, gaztelekua, bake-epaitegia, udal-titulartasuneko etxebizitza alokatuak, bai eta garbiketa-zerbitzua behar duen beste lokal oro ere, zerbitzu bakoitzaren arduradunekin koordinatuta eta haiek gainbegiratuta.

–Lan-eremuak aztertzea, hala behar denean, bai ohikotasunez, bai salbuespenez. Erreferentziako pertsona izatea langile guztientzat, gorabehera, salbuespen, ustekabeko eta abarri dagokienez, horiek jakinarazteko, era berean, Obra eta Zerbitzuetako buruari.

–Ardura izatea erosketetan eta laneko produktuen eta materialaren kontrolean: produktuen etiketatze zuzena, eskariak egitea, eta horiek behar bezala erabiltzea, Burlatako Udalarekin koordinatuta.

–Langileen ordutegiak kontrolatzea: langile guztien hasiera- eta irteera-orduak.

–Zereginak eta gorabeherak jakinaraztea: eremuak koordinatzea langileen artean, abisuak, eremu-aldaketak eta abar, halakoak jakinarazten dituztenean buruek eta/edo garbiketa-zerbitzua ematen den zentroek.

–Zaintzea lantaldean bizikidetza ona izan dadin, gaizki-ulertuak argitzen saiatuz, eztabaidak lasaituz eta abar. Une oro jakinaraztea buruei langileen arteko edozein gorabehera. Gorabehera-partea irekitzea, abian jartzeko eta konpontzeko.

–Buruei ematea aldi baterako ezintasun-egoeran daudenen eta medikuaren sendagiria eskuratu dutenen berri. Giza baliabideen alorrari helaraztea bere ardurapeko langile guztien parteak (sendagiriak, baja berrestekoak eta aldi baterako ezintasunaren bajakoak).

–Buruei laguntzea urteko lan-egutegiak egiten, eta koordinatzea langileen eta zentroetako langileen oporraldiak.

–Puntualki ordezkatzea goragoko nahiz beheragoko kategoriako langileak, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean; betiere, ordezkapen horiek eginen dira hala justifikatzen duten arrazoi teknikoak edo antolaketakoak badaude, eta beharrezkoa den denboraz soil-soilik.

–Etengabeko komunikazioan egon beharko du Obra eta Zerbitzuetako buruarekin eta Giza Baliabideetakoarekin, eta orobat alkatearekin eta udal-alorretako gainerako arduradunekin, ikastetxe publikoetako zuzendariekin, alorretako udal-teknikariekin eta abar.

–Buruei laguntzea baldintza-agiriak prestatzen, garbiketarekin lotutako eginkizunak egiteko kontratazioetarako.

–Agintzen zaion beste edozein eginkizun, lanpostuarekin lotura badu eta haren maila eta kategoriari badagokio.

Lanpostua eskuratzen duenak C mailako ordainsariak jasoko ditu, eta dagozkion osagarriak, plantilla organikoan eta une bakoitzeko indarreko xedapenetan ezarritakoaren arabera.

4.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Indarrean dagoen araudian xedatutakoarekin bat, mailaz igotzeko lehiaketan parte hartu nahi dutenek, horren xede den lanpostua betetzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapena egiten den unean:

a) Burlatako Udaleko edo haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C mailakoa izatea.

5.–Eskabideak, aurkezteko epea eta lekua.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak bete beharko dira deialdi honen I. eranskineko ereduaren arabera.

Eskaerak aurkezteko, hamabost egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskabideak I. eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira; udal bulegoetan ere eskuratzen ahalko dira (Larrainetako plaza, z.g.).

Izangaiek ez dituzte aurkeztuko alegatu nahi dituzten merezimenduen frogagiriak parte hartzeko eskabidearekin batera. Agiri horiek aurkeztu dira epaimahaiak ezarriko duen epean, proba praktikoaren emaitzen behin betiko kalifikazioak argitaratzean. Baldin eta izangai bakarrak gainditzen badu 8.4. oinarrian jasotzen den proba praktikoa, ez dira baloratuko lehiaketaren gainerako atalak, eta izangaiak, beraz, ez du merezimendurik aurkeztu beharko.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlatako Udalaren Erregistro Orokorraren bidez aurkezten ahalko dira, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotzen diren beste bideetako bat erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea). Eskabideak Burlatako Udalaren Erregistro Orokorrean ez, beste batean aurkezten direnean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren babesean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea), eskatzaileek eskabidearen kopia igorri beharko dute oac@burlada.es helbide elektronikora, dena delako erregistroaren zigilua eta sarrera-data dituela, betiere eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, eta egiaztatu ondoren ea izangaiek deialdiko baldintzak betetzen dituzten, alkateak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila; era berean, ohartaraziko da hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, bai eta akatsak zuzendu ere, halakorik egin badute.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

6.3. Erreklamazioetarako epea bukaturik, alkateak ebazpen bat emanen du, aurkeztu diren alegazioak ebazteko, halakorik aurkeztu bada, eta izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

7.–Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Lehiaketako kalifikazio epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Ana María Góngora Urzáiz, Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: ordezten duena.

Lehen epaimahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegi, Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako burua.

Ordezkoa: ordezten duena.

Bigarren epaimahaikidea: langileen ordezkari bat.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat.

Epaimahaikide idazkaria: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria, edo haren ordezkoa, hitzarekin baina botorik gabe.

7.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia, epaimahaiburuak deialdia eginda.

7.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

7.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoan. Aholkulari horiek beren espezialitatean baizik ez dira ariko, eta horretan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Mailaz igotzeko lehiaketa nola eginen den.

8.1. Mailaz igotzeko lehiaketak hiru fase izanen ditu, lehenbizi lehiaketaldia, gero proba praktikoa, eta hondarrean txosten psikoteknikoa. Faseen gehieneko puntuazioa 111,11 da.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira proba praktikoa hasteko tokia, eguna eta ordua.

8.2. Lehiaketaldia: 65,56 puntu gehienez.

8.2.1. Lehiaketaldian baloratuko dira izangaiek alegatu eta behar bezala frogaturiko merezimenduak, eta gehienez ere 65,56 puntu emanen dira.

Epaimahaiak honako elementu eta puntuazio hauen arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

c) Euskararen balorazioa: 5,56 puntu gehienez. Euskararen ezagutza baloratzeko, ziurtagiri ofiziala aurkeztu, edo borondatezko proba ez-baztertzailea egiten ahalko da. Gehienez ere 5,56 puntu jasoko dira (oposizio-lehiaketaren guztizko puntuazioaren % 5), eta ahozko eta idatzizko C1 maila frogatzen dutenek eskuratuko dute. Handik beherako mailak proportzioan baloratuko dira: B2 4,45, B1 3,34, A2 2,22 eta A1 1,11. Euskarazko proba egin nahi edo titulazioa aurkeztu nahi duten izangaiek, eskabidean azaldu behar dute. Eskabidean titulazioa aurkezteko aukera markatzen bada, titulazioaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua erantsiko da harekin batera. Izangaiak titulazioa aurkezteko aukera edo proba egiteko eskaera eginen du eskabidean, baina ezin ditu bi aukerak hautatu.

8.2.2. Izangaiek aurreko apartatuei dagokienez alegatu eta justifikatutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.2.3. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

8.2.4. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduez.

8.2.5. Fase hau bukatzean, epaimahaiak ohiko euskarrietan argitaratuko ditu lehiaketaren behin-behineko puntuazioak eta irekiko du erreklamazioak aurkezteko bost egun naturaleko epea, argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek alega dezaten beren eskubideen alde komeni zaiena.

8.2.6. Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean epaimahaiak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsi eta euskarri beretan argitaratuko ditu.

8.3. Proba praktikoaren fasea: 30,56 puntu gehienez.

8.3.1. Izangaiek proba praktikoa egin beharko dute deialdiko lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruz.

Deialdi bakarraren bidez eginen da proba, eta bazterturik geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

8.3.2. Proba honetan 25 puntu emanen dira gehienez, eta baztertu eginen dira gutxienez 12,50 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

8.3.3. Hizkuntza ez-baztertzailea erabiltzea: 5,56 puntu gehienez.

Honako hau ezartzen du Burlatako udal-esparruan hizkuntza ez-sexistaren erabilera eta sustapena arautzen dituen 2005eko otsailaren 7ko udal-ordenantzak (29. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa; ondoren aldatua, 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2014ko otsailaren 4koan): “Burlatako Udalak egiten dituen lanpostuen deialdi publiko guztietan % 5 baloratuko da probetan hizkera ez-baztertzailea erabili izana”. Beraz, oposizioaldian 5,56 puntu emanen zaizkie proba praktikoak egitean hizkera ez-baztertzailea erabiltzen dutenei; ez da baztertzailea izanen. Izangaiek badute eskuliburu bat Burlatako Udalaren web-orrian (www.burlada.es), hizkuntza ez-baztertzailearen erabileraren gainekoa.

Proba praktikoa gainditu duten izangaiei bakarrik baloratuko zaie hizkuntza ez-baztertzailearen erabilera; hau da, gutxienez 12,50 puntu lortu dituztenei.

8.3.4. Plika sistemaren bidez eginen da proba, eta ebatzi beharko dira epaimahaiak lanpostuaren edukiaren eta eginkizunen gainean proposatzen dituen kasu edo ariketa praktikoak.

8.4. Proba psikoteknikoa (txosten psikoteknikoa): 15 puntu, gehienez.

8.4.1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak, behar diren probak egin ondotik, txosten psikotekniko bat eginen du izangai bakoitzari buruz; izangaia lanpostuaren izaerari eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko du txostenak.

8.4.2. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da lehiaketaren epaimahaiarentzat. 15 puntu emanen dira gehienez.

8.4.3. Proba psikoteknikoa ez da baztertzailea izanen.

8.5. Bai proba praktikoa bai txosten psikoteknikoa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu ohiko euskarrietan, eta erreklamazioak aurkezteko bost egun naturaleko epea irekiko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko emaitzak onetsi eta euskarri beretan emanen ditu argitara.

8.6. Mailaz igotzeko lehiaketaren puntuazio osoa ateratzeko, batuko dira lehiaketaldian, proba praktikoan eta proba psikoteknikoan lortutako puntuazioak.

Berdinketarik gertatzen bada izangaiek lortzen dituzten guztizko puntuazioetan, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasun handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, adin handieneko izangaiaren alde ebatziko da.

9.–Gainditu dutenen zerrenda, izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari helaraziko dio, espediente osoarekin batera, prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

9.2. Alkatearen ebazpen baten bidez izendatuko da puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia.

9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.4. Izangai izendatuak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturalean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, karguaz jabetzen ez bada, eskubide guztiak galduko ditu Burlatako Udaleko barnealdeen garbiketako arduradun bilakatzeko.

10.–Datu pertsonalen babesa.

Burlatako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

Datuak beste toki-erakunde, sozietate publiko, partzuergo edo beste edozein organismo publikori laga dakizkieke, deialdiko lanpostuaren antzeko lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, beharren arabera, bat etorriz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.e) artikuluan ezarritakoarekin:

“Datuen tratamendua beharrezkoa da eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleituriko botere publikoen izenean”.

Datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak.

Emaitzak udalaren webgunean eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazitakoaren arabera.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko, zuzenak ez badira zuzentzeko, datuak ezabatzeko eskatzeko, haien tratamenduaren aurka egiteko eta gainerako eskubideez baliatzeko; horretarako helbide honetara jo beharko dute: Burlatako Udala. Larrainetako plaza, 31600 Burlata (Nafarroa). Telefonoa: 948 23 84 00. Helbide elektronikoa: dpd@burlada.es.

Bestetik, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo haren egoitza elektronikoaren bitartez (www.agpd.es).

Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza, pribatutasun-politikaren atalean.”

11.–Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka, beronen oinarrien aurka nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2022ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

1. Edozein administrazio publikotan, barnealdeen garbiketako arduradunaren eginkizunetan egindako zerbitzuak: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan, C mailako beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

3. Edozein administrazio publikotan, deialdiko lanpostuaren mailatik beherako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,30 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Beste zerbitzu batzuekin batera emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den denborako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

6. Kontuan hartuko dira administrazio publikoetan langile finko gisa nahiz bitarteko gisa egindako zerbitzuak.

7. Gehienez ere 35 puntu emanen dira A) apartatu honetan.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan, nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

2. Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 3 puntu gehienez ere, kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera norbanakoak edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den ere.

3. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: 2 puntu gehienez ere, kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

4. Goi mailako titulazioa izatea: 4 puntu gehienez.

5. Erdi mailako titulazioa izatea: 3 puntu gehienez.

6. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako bekak edo egonaldiak, edo parte hartzea kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan: 3 puntu gehienez.

Oharrak B) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

3. Gehienez ere 25 puntu emanen dira B) apartatu honetan.

Iragarkiaren kodea: L2210845