164. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

82/2022 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillasko udal-mugarteetan erdi tentsioko instalazio elektriko baterako proiektuaren okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 19ko 134/2022 Ebazpenaren bidez, Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillasko udal-mugarteetan erdi tentsioko instalazio elektriko bat egiteko proiektua onetsi zen, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa aitortu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ribaforadako alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Ribaforadako udaletxean, 2022ko irailaren 26an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ribaforadako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 26an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ordezkoa baita, Maitena Ezkutari Artieda (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren irailaren 2ko 9/2019 Foru Agindua, 2019ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).

Iragarkiaren kodea: F2210365