162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko ekainaren 23an egin aparteko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoan aldaketa egitea. Iragarkia argitaratu zen 2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aldaketa hori, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen haren testua.

Lakuntzan, 2022ko abuztuaren 1ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN

Hiri-hondakinen bilketarako zerbitzua

45 zenbakidun lanpostua: hezitzailea (hiri-hondakinen bilketa). Maila: C. Lanpostuko osagarria: % 23,69. Arriskuko osagarria: % 10.

46 zenbakidun lanpostua: hezitzailea (hiri-hondakinen bilketa). Maila: C. Lanpostuko osagarria: % 23,69. Arriskuko osagarria: % 10.

Iragarkiaren kodea: L2210727